Azken erabiltzailea > Jarritako hirugarrenaren onarpena (ES-EU)
Bi alderdiak bat datoz kontratu elektronikoa oso egokia dela, konfiantzazko zerbitzuen emaile gisa diharduen jarritako hirugarren baten parte-hartzearekin. Horretarako, PREDISPONENTE edo LOGALTYk ATXIKITZAILEAri kontratu aurreko informazioa edo kontratuaren ale bat bidaliko dio adierazten duen helbide elektronikora.
ATXIKITZAILEAk informazio hori eskura dezan, LOGALTYk aipatu informazioa eskuratzen duela egiaztatzeko mekanismoak eskuragarri jarriko dizkio. Behin eskuratze hori egiaztatuta, ATXIKITZAILEAk, informazio hori irakurri ostean, kontratuan jasotako baldintzak onartu ahal izango ditu LOGALTYk emandako mekanismoen bidez eta, hala, horiek onartu izanaren froga elektronikoa sortuko da.
Kontratua formalizatu dela adieraziz egiaztagiri elektronikoa bidaliko die LOGALTYk bai PREDISPONENTEri, bai ATXIKITZAILEAri. ATXIKITZAILEAk egiaztagiri hori horretarako emandako helbide elektronikoan jasoko du.
Aipatu prozeduraren eraginkortasun juridikoa bermatzeko, bi alderdiek honako hau xedatu dute:
- LOGALTY transakzioan jarritako hirugarrena dela onartzea eta aipatu transakzioaren frogagiria sortu eta zaintzeko ardura emango zaio, gutxienez bost urterako.
- Sinadura elektronikoari buruz indarrean dagoen Legearen 3.10 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bi alderdiek onartu dute LOGALTYk proposatutako sinadura elektronikoaren mekanismoak erabiliko dituztela (jarraian aipatuko direnak) eta horiekiko erabateko eraginkortasun eta baliozkotasun juridikoa izango dutela.
- Jarritako hirugarren gisa LOGALTYren zerbitzua emateko, jakinarazten dizugu LOGALTYri konfiantzazko zerbitzuak emateko beharrezko datuak emango zaizkiola, kasuan kasuko transakzioa egon badagoela eta horren edukiaren frogagiria sortu eta zaintze aldera.
- Aurrekoaren ondorioz, LOGALTY, 2016ko apirilaren 27ko Europar Batasuneko (EB) eta Kontseiluko arautegiko (2016/679) 28. artikuluak, eta hau osatuko duen legedi nazionalak, erregulaturiko tratamenduen arduraduntzat hartuko da, figura honek dakartzan berezko betebeharrekin batera.
LOGALTYk eskuragarri jarritako baldintzak eskuratu eta onartzeko mekanismoak honako hauek dira:
- ATXIKITZAILEAren sinadura elektroniko onartua
- Gailu elektroniko baten gainean egindako trazu sinadura
- SMS bidez ATXIKITZAILEAri bidalitako eragiketa-kodea (PIN). Berak sartuko du, hala dagokionean, LOGALTYren web orrialdea
- AHOTS bidez ATXIKITZAILEAri bidalitako eragiketa-kodea (PIN). Berak sartuko du, hala dagokionean, LOGALTYren web orrialdean